Pilota Fandom

Pilota Fandom 18 kromo digitaleko bilduma bat da, hiru ardatzetan banatuta. Alde batetik, pilotaren balioei erreferentzia egiten dieten kromoak ditugu. Bestalde, kirolariak ilustratzen dituztenak, eta, azkenik, pilotari bakoitzaren konfiantzazko frontoien seriea. Era berean, koloreen arabera, kirolariz, balioz eta frontoiz osatutako familia bakoitza ikus daiteke.

Info gehiago

Promozioa

Non Fungible Bertsoak

Hiru bertsolari gaztek sortutako 3 audioko bilduma (10 unitate bakoitzeko), Donostiako Arteko arte galerian, 2022ko Abenduan egindako bertso saio baterako.

Info gehiago

Promozioa

Roskow 58. Jazzaldirako

Roskow ilustratzaile donostiarrak Donostiako Jazzaldiaren 58. ediziorako beren-beregi diseinatu dituen lanen NFT bilduma berri bat dakarkizugu. Oraingo honetan, gainera, erosleei beste abantaila osagarri batzuk eskainiko dizkiete.

Info gehiago

Hurrengo promozioak

58. Jazzaldia

Roskow

Gehiago jakin

Laster

Garikoitz C. Murua

Abisatzea nahi?

Laster

Jaime de los Ríos

Abisatzea nahi?

NFTak kriptomonetarik gabe eta txartel bidez

Bakarts-en NFTak erosteko prozesua edozein e-commercekoa bezalakoa da. Erosketa eurotan egiten da, eta kreditu-txartel arrunt bat erabilita.

Erosketa-prozesua amaitzean eta eskaera jasotzean, NFTa Metamask-eko zure walletera bidaliko dugu, Polygon sarean. Eskaera egiaztatzeko eta bidaltzeko prozesua azkarra izan ohi da, baina, zenbaitetan ordu batzuk behar dira. Amaitzen dugunean jakinaraziko dizugu.

background-home-why-v2

Zergatik Bakarts?

Bakarts-en artistei, galeriei eta kultur erakundeei (hala nola museoak eta jaialdiak) blockchain teknologiek eskaintzen dizkieten aukerak aprobetxatzen laguntzen diegu. Era berean, haien proiektuak artezaleei hurbiltzeko lan egiten dugu.

Gehiago jakin nahi?