1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, BAKARTS NFT SL-k jakinarazten du www.bakarts.io webgunearen titularra dela. Aipatutako legearen 10. artikuluak eskatutakoarekin bat etorriaz, BAKARTS NFT SL-k honako datu hauek jakinarazten ditu:

Webgune honen titularra BAKARTS NFT SL da. IFK: B10613511. Egoitza: Kutxa Kultur Enea, Andre zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera eraikina), 4. solairua, 28012 Donostia – San Sebastián. Enpresarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoko helbidea: hello@bakarts.io.

2. ERABILTZAILEAK

BAKARTS NFT SL-ren atariak ERABILTZAILE izaera esleituko dio sartu denari, eta atarian sartzerakoan erabiltzaileak bertan argitaratuta dauden Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen dituela ulertzen da. Aipatutako baldintzak aplikagarri izango dira, nahitaez bete beharreko Kontratazio Baldintza Orokorrak, halakorik bada, alde batera utzita.

3. ATARIAREN ERABILERA

www.bakarts.io webgunean ERABILTZAILEAK atzitu ditzakeen BAKARTS NFT SL-ren edo bere lizentzia-emaileen Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu (aurrerantzean, “edukiak”) ugari daude eskuragarri.  ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabileraren erantzukizuna. Eta erantzukizun horrek zerbitzu edo eduki jakin batzuk atzitzeko eskatu daitekeen erregistroa barne hartzen du.

Erregistroa egitean ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistroaren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak pasahitz hori modu arduratsuan erabiltzeko eta pasahitza sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du.

 ERABILTZAILEAK hitzematen du bere atariaren bidez BAKARTS NFT SL-k eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak (adibidez, txata, eztabaida-foroak edo albiste-taldeak) ondo erabiliko dituela, eta ez dituela erabiliko, besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, helburu hauetarako: (i) debekatuta dauden, legez kontrakoak edo fede onaren zein ordena publikoaren kontrakoak diren jarduerak egitea;  (ii) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideei erasotzen diena zabaltzea; (iii) BAKARTS NFT SL-ren, bere hornitzaileen edo beste norbaiten sistema fisiko eta logikoei kalteak eragitea, edo sarean aipatutako kalteak eragiteko gai diren birus informatikoak edo sistema fisiko edota logikoak sartzea edo zabaltzea; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzea eta, kasu bada, haiek erabiltzea, eta mezuak aldatzea edo manipulatzea; BAKARTS NFT SL-k beretzat gordetzen du pertsonen duintasuna urratzen duten, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edota pornografikoak diren, gazteak edo haurrak, ordena edo segurtasun publikoa arriskuan jartzen dituzten edo, haren iritziz, argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpen guztiak ezabatzeko eskubidea. Nolanahi ere, BAKARTS NFT SL-k ez du hartuko erabiltzaileek foroen, txaten edota parte hartzeko beste tresnen bidez azaldutako iritzien erantzukizuna.

4. DATUEN BABESA

BAKARTS NFT SL-k Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako araudien arauak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatzeaz arduratzen da. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko formulario guztien ondoan, erabiltzaileak hello@bakarts.io helbidearen bidez eska ditzakeen zerbitzuetan, BAKARTS NFT SL-k erabiltzaileari jakinaraziko dio bere datuak kasu bakoitzean tratatzeko baldintza bereziak daudela eta onartzen dituela, eta sortutako fitxategiaren erantzukizunaren, arduradunaren helbidearen, sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkaritza-eskubideak baliatzeko aukeraren, tratamenduaren helburuaren eta, hala badagokio, datuak beste norbaiti komunikatzeko asmoaren berri emango dio.

Era berean, BAKARTS NFT SL-k jakinarazten du Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta erabiltzailearen baimena eskatuko duela haren helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabili nahi duen bakoitzean.

5. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

BAKARTS NFT SL, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra da, eta webguneak barne hartzen dituen elementuak (besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edota testuak; markak eta logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukera, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko behar diren programa informatikoak) BAKARTS NFT SL-renak edo bere lizentzia-emaileenak dira.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legeko 8. eta 32.1. (bigarren paragrafoa) artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, berariaz debekatzen da webgune honetako edukiak osorik edo neurri batean helburu komertzialekin erreproduzitzea, banatzea edota publikoki komunikatzea, besteren esku jartzeko modalitatea barne, edozein euskarri eta edozein baliabide tekniko erabilita, BAKARTS NFT SL-k baimendu gabe. ERABILTZAILEAK hitzematen du BAKARTS NFT SL-ren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela. ERABILTZAILEAK atariko elementuak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ahalko ditu, baldin eta erabilera pertsonal eta pribatua bakarrik ematen badie. ERABILTZAILEAK BAKARTS NFT SL-ren orrietan instalatuta dauden babes-gailuak eta segurtasun-sistemak kentzeari, aldatzeari, saihesteari edo manipulatzeari uko egin beharko dio.

6. BERMEAK BAZTERTZEA ETA ERANTZUKIZUNA

BAKARTS NFT SL ez da inola ere izango honako hauek, besteak beste, eragin ditzaketen edozein motako kalte-galeren erantzule: edukietako akatsak edo omisioak, ataria eskuragarri ez egotea, edota edukiek birus edo programa gaizto zein kaltegarriak transmititzea, nahiz eta hori saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu.

7. ALDAKETAK

BAKARTS NFT SL-k beretzat gordetzen du, aurretik abisatu gabe, atarian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea; hala, webgunearen bidez eskaintzen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahalko ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek atarian aurkezteko edo kokatzeko forma bera ere.

8. ESTEKAK

www.bakarts.io webgunean Interneteko beste webgune batzuetarako estekak edo hiperestekak jartzen badira, BAKARTS NFT SL-k ez du izango kontrolik webgune zein eduki horien gainean. BAKARTS NFT SL ez da inola ere izango besteren webguneen esteketako edukien erantzule, eta ez du bermatuko hiperesteka horiek edo Interneteko beste webguneek barne hartzen dituzten materialen edo informazioen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna, ezta konstituzionaltasuna ere.

Halaber, kanpoko konexio horiek jartzea ez du esan nahiko BAKARTS NFT SL erakunde horiekin elkartu denik, haiekin bat egin duenik edo haietan parte hartzen duenik.

9. BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

BAKARTS NFT SL-k beretzat gordetzen du, aurretik abisatu gabe, Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako sarbidea edota eskainitako zerbitzuak ukatzeko edo kentzeko eskubidea, bere kabuz edo beste norbaitek eskatuta.

10. OROTARIKOAK

BAKARTS NFT SL-k baldintza hauek betetzen ez dituzten edo ataria modu bidegabean erabiltzen duten erabiltzaileen aurka zuzenbidean legozkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu.

11. BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA

BAKARTS NFT SL-k hemen xedatutako baldintzak edozein unetan aldatu ahalko ditu, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz.

Aipatutako baldintzen iraupena esposizioaren araberakoa izango da, eta indarrean egongo dira aldaketak argitaratzen diren arte edo baldintzak beste batzuekin ordezkatzen diren arte.

12. APLIKAGARRI DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Espainiako araudiak arautuko du BAKARTS NFT SL-ren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana, eta sortzen diren desadostasunak Donostiako epaitegi eta auzitegien esku jarriko dira