Hurrengo promozioak
NFTak kriptomonetarik gabe eta txartel bidez
Bakarts-en NFTak erosteko prozesua edozein e-commercekoa bezalakoa da. Erosketa eurotan egiten da, eta kreditu-txartel arrunt bat erabilita.
Erosketa-prozesua amaitzean eta eskaera jasotzean, NFTa Metamask-eko zure walletera bidaliko dugu, Polygon sarean. Eskaera egiaztatzeko eta bidaltzeko prozesua azkarra izan ohi da, baina, zenbaitetan ordu batzuk behar dira. Amaitzen dugunean jakinaraziko dizugu.
![Linea_bakarts](https://bakarts.io/wp-content/uploads/2022/12/Linea_bakarts-1207x1400.png)
![background-home-why-v2 background-home-why-v2](https://bakarts.io/wp-content/uploads/2022/09/background-home-why-v2-500x500.jpg)
Zergatik Bakarts?
Bakarts-en artistei, galeriei eta kultur erakundeei (hala nola museoak eta jaialdiak) blockchain teknologiek eskaintzen dizkieten aukerak aprobetxatzen laguntzen diegu. Era berean, haien proiektuak artezaleei hurbiltzeko lan egiten dugu.