
Zergatik Bakarts?
Bakarts-en artearen sektoreari balio erreala duten NFT proiektuak aurkitzen eta eskaintzen dituzten aukerak (negozioa egiteko, komunitatea sortzeko, publikoa fidelizatzeko, eta abar) aztertzen lagundu nahi diogu.
Era berean, NFT proiektuek eskaintzen dituzten abantailak artearen publikoari (erosleak, bisitariak, jarraitzaileak, eta abar) helarazi nahi dizkiogu.
Zer eskaintzen dugu?
Bildumazaleari
Artista, sortzaile eta galeriei
Sortzeko euskarriak (sormen-tresnak) eta kontsumitzeko euskarriak digitalizatu diren (edo digitalizatzeko bidean diren) une honetan, NFTak soluzio ezin hobea dira, sortzaile nahiz erosleen ikuspegitik, digitalki sortutako obrak (edo obra digitalizatuak) ziurtatu eta merkaturatzeko.
Teknologia honen balioa ukaezina da, azken urteotan hautsak harrotu dituen espekulazio-burbuilatik haraindian. Halere, gure proiektuak sormen artistikoaren berezko balioa azpimarratu nahi du, eta teknologia dagokion mailan, hots, tresna gisa, tratatu.
Erakundeei
Orain arte, sektore honetan abiarazi diren ekimen gehienek, nagusiki, bildumetako obren edo beste aktibo batzuen erreprodukzio digitalak merkaturatzea izan dute helburu.
Alde horretatik badago aukera bat, merchandising-salmenta tradizionaletik asko bereizten ez dena, baina teknologia hauek epe ertainera eta luzera balio handiagoa izan dezaketen beste helburu batzuekin ere erabil daitezke: komunitatea sortzeko, harpidetze digitalak sustatzeko eta publikoak fidelizatzeko.