Kategoria: Roskow

Roskow
Roskow

Roskow

website

Roskow (Donostia, 1963) Fernando Huarte Campión artistak darabilen ezizen artistikoa da. Donostian bizi da eta bertan egiten du lan. Egia auzoan du bere "operazio-gunea". Handik sortzen, zuzentzen eta gauzatzen du bere lan artistikoa, autoprodukzioaren eta sortzeko independentziaren filosofiari jarraituz: mihise gaineko pintura, grabatua, ilustrazio digitala, estanpazio serigrafikoa, eta abar.

Gehiago irakurri...

1980ko hamarkadan eskulturagintza ikasi zuen Donostiako, Sevillako eta La Palmako (Madrilen) arte aplikatuen eskoletan. Halere, artistaren obra gehienak piktorikoak dira. Zenbaitetan grabatuak, ilustrazioak, disko eta liburuen azalak eta kartelen diseinuak egin ditu ere.

Roskowren pintura eta grabatuek estilo propio eta ezaguterraza dute; ilustrazioan, komikian eta punkaren nahiz 80-90eko hamarkadetako olatu berriaren ikonografian inspiratzen dira. Aipagarria da baita ere artistak Erdi Aroarekiko, arte erromanikoarekiko, pintura gotikoekiko, Flandesko eskolarekiko edota XX. mendeko abangoardien pinturarekiko erakusten duen zaletasuna. Donostia da artistaren inspirazio-iturri nagusietako bat. “Hiriak aukera asko eskaintzen ditu” dio: “Gogoko dut Donostia, batez ere hiriko arkitektura, pintatzea”.

Gaur egun, Roskow eta Lance&Malone ilustratzaile-, argazkilari- eta artista-taldea espazio berean aritzen dira. Bestetik, Roskow hainbat urtez aritu da elkarlanean Arteko galeriarekin, eta une honetan erakusketa handi bat prestatzen dabil.

Artistaren lanaren lagin ugari aurkitu daitezke webgune honetan: www.roskow.com

5 emaitzak erakusten

Filters