Euskal kultura eta nortasuna transmititzea

Euskal kultura eta nortasuna transmititzea

Pilota Fandom bildumak pilota kirolari eskainitako 18 kromo ditu, bilduman kirol honen diziplina ezberdinak erakutsiz. Kromo bakoitzak serie bat (kirolariak, baloreak, frontoiak) eta familia bat (kirolariaren kromoa, balore bat eta konfiantzazko frontoia) ditu.

Kromo hau, zehazki, baloreak seriekoa eta Oier Alkorta (lila) familiakoa da.

Amatxiren eskutik jaso nuen lehenbiziko pala eta kirol honetan aritzeko zaletasuna. Uda sargorian bere herriko frontoiaren itzaletan babesturik, eskuak urratu arte orduak eta orduak pasatzen genituen jolasten. Uda igaro eta ikastolara itzultzean ere, palak edota eskupilotak pizten zuten atsedenaldiko giroa; izan ere, ikastolan 7 frontoi zeuden. Pareta haiek gure haurtzaroaren irri eta negarrak dituzte gordeta.

100tik / 99 eskuragarri