Kulturaren transmisioa

Kulturaren transmisioa

Pilota Fandom bildumak pilota kirolari eskainitako 18 kromo ditu, bilduman kirol honen diziplina ezberdinak erakutsiz. Kromo bakoitzak serie bat (kirolariak, baloreak, frontoiak) eta familia bat (kirolariaren kromoa, balore bat eta konfiantzazko frontoia) ditu.

Kromo hau, zehazki, baloreak seriekoa eta Eneritz Lizardi (Urdina) familiakoa da.

Kantxan ez dago adinik. Bi urte, bederatzi, hogeita bat, berrogeita hemeretzi, laurogeita bost. Pilota bakoitzaren eskuetara iristen denetik guztiz askatu arte urteak igaro daitezke.

Bi paretetan egunero, astean behin edo urtean behin arituta ere zaila da handik ateratzea. Kantxak harrapatzen zaitu: Jendearen zaratak, pilotaren abiadurak eta haren joan-etorriek. Bizia ala motela, gogorra ala goxoa. Bizitza bera bezalakoxea.

100tik / 100 eskuragarri